XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jesukristoren irudia arteanHistoriaren ibilian, artistek Jesukristoren irudi desberdin ugari sortu izan dute.
Aniztasun hau
Ondoko koadroan irudi horiek zein diren, noizkoak diren eta dagozkien estilo artistikoak ikus ditzakezu laburbildurik.
Parentesi artean irudi horiek behatzeko kontsultatu behar dituzun orrialdeak dauzkazu.
Beraz, ondoko sinboloak erabiltzen dituzte: ogia, bildotsa, usoa, arraina...
Honen kausa izan liteke, segurki, juduen tradizioak Jainkoaren irudia errepresentatzea debekatu izana, baita Jesus sasoi hartako jainko paganoekin ez nahasteko gogoa ere.
III. mendetik aurrera, Jesus Artzain Onaren gisa agertzen da, grekoerromatarren estilo klasikoaren arabera.
Irudi hori ebanjelioetatik (Jn 10, 11) zuzenean sortua da eta bakea, segurtasuna, indarra eta eskuzabaltasuna erakusten ditu.
X-XII. mendeak: arte erromanikoa (18.29, 30. orr.) Garai honetan gehienbat irudi bi agertzen dira:
- Pantokratorra. Jesus Jaun Ahalguztidun legez agertzen da, Sortzaile eta Salbatzaile batera.
Jesusen jainkozko izaera nabarmentzen da.
- Kristo Gurutzean Errege. Jesus Errege azaltzen da eta gurutzea du tronu.
Irudia gizatiarrago bihurtzen da, errealista izan nahi gabe. Jesus heriotzaren gainean garaile nabarmentzen da.
XII-XIV. mendeak: arte gotikoa (28. or.)
Jesusen irudia gero eta gizatiarragoa, gero eta errealistagoa da.
Horregatik, Kristo gurutziltzatuaren irudiak gero eta ageriago uzten du Jesusen sufrimendua, Isasias profetak iragarritako moduan (Jaunaren zerbitzariaren kantuak).
Beste errepresentazio-mota bat ere agertzen da: Pietatea (Ama Birjina, besoetan Jesus hila duelarik), Ecce Homoa Jesus arantzaz koroatu eta eskuz loturik Pilatoren aurrean) eta Jesusen haurtzaroko eta jendaurreko bizitzako agerraldiak: jaiotza, Maria Birjina umearekin, Hiru Erregeen adorazioa, mirariak...
XV-XVI. mendeak: Errenazimentuko artea (23, 27, 30. orr.). Bi joera agertzen dira:
-Zenbait artistak,
-Beste batzuek Jainkoaren Seme gisa agertzen dute. Esate baterako,
XVII-XVIII. mendeak: arte barrokoa (8, 16, 24, 32, 111, 131. orr.)
Jesus errealismoz eta aldi berean izpiritualtasunez azaltzen da. Sentimendua agertzen duten irudiak dira: nekaldia, samurtasuna, barkamena... Esate baterako:
Espainian, Aste Santuko prozesioetarako pausoak eta aldareetako erretaulak egiten dituzten Gaztelako zein Andaluziako irudigile handien sasoia da: Gregorio Fernández, Martínez Montañés, Francisco Salzillo...